
"Kartoizko arbela"
Antolakuntzak jakinarazten du: “Demagun Eduardo Chillidaren tailer-estudioan gaudela. Demagun denok Eduardo garela eta sormen bete-betean murgilduta gabiltzala”. Demagun denok Eduardo garela eta sormen bete-betean murgilduta gabiltzala”. Hori izango litzateke gure abiapuntua. Kartoziko Arbela dugu gure aurrean eta bozeto lanetan gabiltza. Bakoitza berean eta aldi berean taldean. Eserita hasieran, zutik ondoren. Bitartean piezak aldatzen goaz eta bozeto azkarrak egiten ditugu tarteka marrazkietan Materiala: Manipulatzeko errazak diren elemetuekin jardungo gara: neurri ezberdinetako kartoiak (handiak lientzo gisa), guraize, paper, grafito, kolo beroa, belkro itsaskorra eta kuterra. Helburua: Arte disziplina ezberdinak lantzea ia ohartu gabe eta denok artistak garela sentitzea nolabait (ahalduntzea indartuz): performancea, marrazketa eta sasi-eskulturak. Antzerki eta jolasetik ere izango du. Azken batean, Chillidaren lanak gerturatu eta banaka zein talde lanean interpretazio askeak egiteko beta izango dute. Autoezagutzako sormen ariketa bat ere bada. Esplorazio eta norbanako zein taldeko esperimentazio moduko bat. Ondo pasatuz, sortzea eta ongizatea indartzea azken finean.
Ikusi jatorrizko iturrian →