Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Zinema Kalean: "Maspalomas"
ErakusketaKulturklik

Zinema Kalean: "Maspalomas"

📅 2026(e)ko uztailaren 26(a), igandea

📍 Pasaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicentek (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin (Nagore Aranburu) elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko? Adina: +16 Fitxa teknikoa: Ekoizpen-urtea: 2024 Iraupena: 01:50:57 Zuzendaritza: Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi Gidoia: Jose Mari Goenaga Ekoizlea: Xabier Berzosa, Fernando Larrondo, Ander Sagardoy, Ander Barinaga-Rementeria Arano, Begoña Alonso Ekoiztetxea: Moriarti Produkzioak, Irusoin, Maspalomas Pelikula Antzezleak: José Ramón Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Eguileor, Kepa Errasti, Itziar Aizpuru Generoa: Drama Herrialdea: Euskal Herria Sariak eta jaialdiak: Zinemaldia 2025: Interpretazio protagonista onena / Goya 2026: Gizonezko Aktore Protagonista Onena Parte-hartzaileak: Movistar Plus+, Filmin, EITB Media, RTVE

Ikusi jatorrizko iturrian