
Art&Music 2026: GUILLERMO ELIZAGA Quartet
📅 2026(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena
🎭 Museo Guggenheim Bilbao
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 13 / 23 €
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2026ko Art&Music jaialdiaren barne. Xavi Maldonado: saxo tenorra Ángel González: gitarra Ot Granados: kontrabaxua Guillermo Elizaga: bateria Guillermo Elizaga (Gasteiz, 1997) bateria-jotzailea, perkusionista eta konpositorea da, eta Bartzelonan bizi da. Lehenik pianoa eta perkusio klasikoa ikasten hasi zen, eta, ondoren, jazzean espezializatu eta Musikenen graduatu zen. Ibilbide moldakorra garatu du interprete gisa, eta orkestretan, jazz proiektuetan eta ekoizpen eszenikoetan parte hartu izan du, besteak beste, Palau de la Música Catalanan, baita Proyecto Villalacre bezalako ekimenetan ere. Gaur egun, afrobeat eta highlife estiloetan oinarritutako La Sagrada Familia bandaren buru da, eta Bartzelonako jazz-eszenan aritzen da Robadors 23 eta bestelako klubetan kontzertuak ematen eta jam saioetan jotzen. Elizagaren musika-proposamena oso zabala da: jazz klasikoarekin eta Wynton Kelly bezalako piano-jotzaileen soinuarekin lotu ohi diren formatu akustikoetatik hasi eta Immanuel Wilkins edo Bill Frisell musikarien eraginetik edaten duten jazz garaikideko eta inprobisazio modernoko proiektuetara. New Orleanseko second line banden tradizio erritmikoei lotutako proiektuetan eta highlife zein afrobeat estiloetan inspiratutako taldeetan ere badabil.
Ikusi jatorrizko iturrian →