
"Paisajes para paseos personales", Santos Iñurrietaren erakusketa
📅 2026(e)ko ekainaren 18(a), osteguna → 2026 uzt. 30(a)
🎭 Galería Juan Manuel Lumbreras
📍 Bilbo, Bizkaia
Erakusketak artistaren 54 obra biltzen ditu, lehen aldiz Mallorcako bere lantegitik ateratzen direnak. Horien artean daude formatu handiko lau margolan, baita tamaina ertaineko piezak, diptikoak, triptikoak eta askotariko bestelako konposizioak ere. Lanek Lanzaroteko paisaiak irudikatzen dituzte —egilea 1990ean bertan bizi izan zen—, baita Mallorcako uhartekoak ere (edo hartan inspiratutakoak), non hiru hamarkada baino gehiago eman baitzituen bizitzen. Era berean, datorren ekainaren 22an, Artium museoak sortzailearen bizitzari eta sormen-prozesuari buruzko liburu baten eta film labur dokumental baten aurkezpena hartuko du. Erakusketaren izenburu bera duen liburua margolariaren berariazko enkargua izan zen hil aurretik. Araceli Iranzoren hitzetan, haren orrialdeek “koloreen sare gisa ulertutako” mundu baten ikuspegi berezia eskaintzen dute; bertan, argiak eta kolore-paleta egilearen biografiaren erritmoan egiten dute aurrera: jaioterriko Gasteizko lehen hiri-paisaiaetatik hasi eta Mallorcako garaiko bizitasun gainezkariraino, Lanzaroten igarotako egonaldia tartean. Bilduma honek haren lanik intimoena aurkezten du: inoiz erakutsi ez zen obra hura, orain lehen aldiz bere lantegitik ateratzen dena. Iranzoren esanetan, Iñurrieta “inspiratua, sortzailea eta erabat askea” erakusten du; askatasun hori, bere bikotekide Joana Nicolauren hitzetan, “Mallorcan kolorez lehertu zen”.
Ikusi jatorrizko iturrian →