Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Gernika-Lumo Uda Fest 2026
MusikaesKulturklik

Gernika-Lumo Uda Fest 2026

📅 2026(e)ko uztailaren 11(a), larunbata → 2026 abu. 1(a)

📍 Gernika-Lumo

🗺️ Ireki Google Maps-en

Musikak indar berria hartuko du uda honetan Gernika-Lumo Uda Fest ekimenari esker. Udalak bultzatutako proposamen honen bidez, doako kontzertuak iritsiko dira herriko auzo eta plaza guztietara, lau asteburuz jarraian. Udako kultur eskaintza zabaltzeko asmoz sortu da ekimena, herritarrek plaza eta kaleak bizi ditzaten eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan dezaten, adin guztietako jendearentzat pentsatutako egitarau zabal baten bidez. Uztailaren 11n hasiko da jaialdia, gaueko 21:30ean, Mirua taldearen eskutik, Errenteriako San Bartolome kalean. Hurrengo hitzordua uztailaren 18an izango da, ordu berean (21:30), Adolfo Urioste kalean Puro Relajo taldearen kontzertuarekin, Merkurioko iturriaren ondoan. Hirugarren saioa uztailaren 25ean ospatuko da, 21:30ean, San Kristobal plazan arituko den Gozategi taldearen eskutik. Amaiera ekitaldia abuztuaren 1ean izango da, San Juan Ibarra plazan, tradizioa eta musika uztartuko dituen jai egunarekin. 19:30etik aurrera, erraldoien desfileaz gozatu ahal izango da herriko kaleetan zehar, eta 21:30etik aurrera, berriz, Xaibor-en txanda izango da, Uda Fest musika-festaren lehen edizioari amaiera emateko.

Ikusi jatorrizko iturrian