Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Zarauzko Aste Nagusia 2026: Neomak
MusikaKulturklik

Zarauzko Aste Nagusia 2026: Neomak

📅 2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

📍 Zarautz

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

2026ko Zarauzko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Neomak taldeak Lazturak Orbain azken diskoa aurkeztuko du. Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere. Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa. Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak) Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak) Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria) Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak)

Ikusi jatorrizko iturrian