Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Bilboko Aste Nagusia 2026: "Z.U.K.U.A." (Euskalduna)
AntzerkiaKulturklik

Bilboko Aste Nagusia 2026: "Z.U.K.U.A." (Euskalduna)

📅 2026(e)ko abuztuaren 23(a), igandea → 2026 abu. 29(a)

🎭 Palacio Euskalduna

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 13,50€ / 15€

Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria, bi bakarrizketa, bi mundu, baina galdera bera: zer geratzen da geruzak kendu ondoren? Denok daukagu zerbait barruan irakiten. Presioak, kontraesanak, desirak, beldurrak, identitateak. Azkenean, bizitzak estutzen gaitu… eta bakoitzari bere zukua ateratzen dio. Mariak eta Ugaitzek umorea erabiliko dute barruan daramagun hori azalerazteko: emakume izatearen inguruko presio sozialak, gizarte patriarkalaren inertziak, erritmo bizian doan bizimodua, gorputzarekiko gatazkak, dieten zirkua, eta euskaldun nortasunaren pisua zein plazera. Z.U.K.U.A.-k barre eragingo dizu, baina baita barrura begirarazi ere. Azken finean, denoi ateratzen baitzaigu noizbait… gure zukua.

Ikusi jatorrizko iturrian