Zerdago
Itzuli agendara
Belar Sounds 2026: Los Tiki Phantoms
MusikaesKulturklik

Belar Sounds 2026: Los Tiki Phantoms

2026(e)ko abuztuaren 29(a), larunbata

Jardín de Falerina (Centro Cultural Montehermoso)

Gasteiz, Araba

Gratis

2026ko Belar Sounds jaialdiaren barne. 2006. urtean sortua, Bartzelonako banda hau surf-rock’n’roll instrumentaleko talde onenetakoa da. Haien ereduak The Shadows edo The Straitjackets taldetatik hasi eta Dead Kennedys edo Agent Orange talderaino doaz, tartean Deke Dickerson eta Little Richard bezalako benetako legendak ere badaudelarik. Reverb asko, soinu garbia eta erritmo-atal zoroa, dotorezia alde batera utzi gabe.