Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Bilboko Aste Nagusia 2026: "MARIKA DE GERNIKA" (Euskalduna)
AntzerkiaKulturklik

Bilboko Aste Nagusia 2026: "MARIKA DE GERNIKA" (Euskalduna)

📅 2026(e)ko abuztuaren 22(a), larunbata → 2026 abu. 30(a)

🎭 Palacio Euskalduna

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 13,50€ / 15€

Lodia naiz, euskalduna, marikoia, betaurrekoduna eta asmatikoa. Hori hasteko bakarrik. Imajinatu nire haurtzaroa. Bullying-a aurpegian tatuatuta neukan. Nazionalitate bikoitza daukat: Gernikakoa eta Bermeokoa naiz, baina Gernikak historia gehiago dauka… eta errima hobea. Beti gustatu izan zaizkit Eurovisión, Marta Sánchez eta tontakeriak egitea; horregatik, txikitan galdetzen zidatenean zer izan nahi nuen handitan, nik erantzuten nuen: “teatreroa”. Eta teatrero bihurtu nintzen. Denek zekiten ni gaya nintzela, nik izan ezik. Marika, marikita, bujarra, sarasa, nenita, nenaza, manflorita, trucha… denetarik deitu didate. Hain erraza denean nire izenez deitzea: Mitxel. Hori guztia eta beste zorakeria batzuk kontatuko dizkizut umore handiz eta abesti batekin edo bestearekin “Marika de Gernika” lanean. Ikusten? Errima hobea dauka. Egileak: Iñaki Iriarte “Ñako” y Mitxel Santamarina Argazkiak: Koldo Olabarri “KÖA Films” Kartela: Gaizka Elortegi

Ikusi jatorrizko iturrian