Zerdago
Itzuli agendara
Ibilki 2026: Ibawa kolektiboa: "Gaua"
AntzerkiaesKulturklik

Ibilki 2026: Ibawa kolektiboa: "Gaua"

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Tanka Aretoa

Donibane Lohizune, Lapurdi

5 / 12 €

Gaua, itzalen, xuxurlen eta gatazka gordeen eremua da. Ikuskizun honen bidez, lau dantzariek, mendeetan zehar borrokatu diren emazteak gorpuzten dituzte. Egun direnetik abiatuz, isilaraziak, zapalduak eta zigortuak izan ziren emazte euskaldunen aztarnan oinarritzen dira. Gaua, erresistentzia elkartasuna eta aske mugitzearen aldarria da.