Zerdago
← Itzuli agendara
BIME Live 2026 (urriak 27-30)
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

BIME Live 2026 (urriak 27-30)

2026(e)ko urriaren 27(a), asteartea → 2026 urr. 30(a)

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Bilboko hurrengo BIME edizioa urriaren 27tik 30era izango da, eta duela hamalau urte sortu zen misioa indartzen duen programazioa izango du: aukerak sortzea, Atlantikoaren bi aldeen artean zubiak eraikitzea, eta musikaren oraina eta etorkizuna eraikitzen ari diren pertsonak biltzea. BIME Live BIME barruko showcase eta kontzertuen jaialdia da, eta musikaren arloko talentua ikusgai egiteko erreferentziako plataforma sendoa da dagoeneko, hiria zuzeneko musika eskaintzeko agertokien zirkuitu erraldoi bihurtuko baitu berriro. Urriaren 27tik 29ra, Kafe Antzokia, BBK Sala, Bilborock, Azkena, Crystal, Dock BBF, La Ribera, Stage Live eta Back Room aretoetan hirurogeita hamar showcase baino gehiago eta hainbat afterparty antolatu dira, industriako profesionalek eta publiko orokorrak une honetako musika-proposamen abangoardistenetako batzuk ezagut ditzaten. Publikoak programazio osoaz gozatu ahal izango du aldez aurretik izena emanda. Izen-emateak euro bateko dohaintza izango du, eta bildutako diru guztia Kolonbiako lurrikarek kaltetutako eremuak berreraikitzera bideratuko da. Sarrerak hiru egunetarako balioko du, baita showcase guztietarako ere. IZENA EMAN HEMEN: https://feverup.com/m/677163 Kartela ixteko izen berriak aurkeztu dituzte: Ashleys (ES) madrildar laukotea, egunerokotasunari buruzko letrak power pop eta indie rock indartsu batekin uztartuta; Dianka (ES), pop indie eszena berriko proposamen berezienetako bat, popa eta elektronika espainiar kantagintzaren erreferentziekin eta unibertso narratibo nabarmenarekin uztartzen dituena; Tussiwarriors (UY), Rio de la Platako proposamenean trap, RKT, reggaeton eta kultura digitala nortasun estetiko eta soinuzko berezi-bereziarekin konbinatuta; eta Pedro Capó (PR), pop latinoaren ahots ezagunenetariko bat, Urteko Abestiaren Latin GRAMMY saria irabazi zuena Calma abesti ezagunarekin; azken horrek BIME Pro programazioan ere parte hartuko du. BIME Live barruan programazio bereziak prestatu dituzte, musikaren industriako enpresa eta erakunde garrantzitsuenek talentu onena aurkez dezaten. Asteartea 27an, AIE - Espainiako Artista Interpretatzaileen Elkartearen txanda izango da Bilborocken, eta ICEX-Sounds from Spain-ena Stage Live-n; eta Universal Music etxeak Bistec Music aurkeztuko du Crystal aretoan. Asteazkena 28an, Euskal Herriko musika-proposamenak aurkeztuko dira BASQUE. MUSIC. elkartearen eskutik Stage Live-n, eta Altafonte Crystalen arituko da. Osteguna 29an, Argentinako banden txanda izango da Argentinako Musika Institutu Nazionalaren (INAMU) eskutik BBK Salan; Virgin Music, berriz, Stage Live-n egongo da, eta Jägermeister eta Virgin Music etxeen afterpartyak Crystal eta Back Room aretoetan, hurrenez hurren, BIMEren hamalaugarren edizioko showcaseen programazioari amaiera emateko. Gainera, BIMEk euskal kulturaren gunerik bereizgarrienetako batera eramango du musika: txoko batera, hain zuzen ere. Bertan, Universal Music eta Amazon Musicen eskutik, flamenkoari eskainitako topaketa berezi bat egingo da. Txoko Flamenco izeneko ekitaldia gonbidapen bidezkoa izango da, eta edukiera mugatua izango du. Esperientzia esklusibo horrek aukera emango du mundu osoko entzuleen artean gero eta indar handiagoa hartzen ari den musika-genero honetako artistak gertutik ezagutzeko, flamenkoa eta euskal tradizioa uztartuko dituen topaketa paregabe batean. BIME Live ez da hor amaitzen. Hilaren 30ean, ostirala, zuzeneko musika aire zabaleko toki berezi batera iritsiko da. Bilboko Udaletxearen alboko Uribitarte pasealekuko OMODA agertokietan honako emanaldi hauek izango dira 17:00etatik aurrera: 1111 (ES) hirukote madrildarra; Alcalá Norte (ES) talde errebelazioa Estatuko rock alternatiboaren barruan; Hija del Nopal (MX) eta bere salsa, boogaloo, mambo, cumbia, merengue, psikodelia eta norteña musika; Jimena Amarillo (ES) taldearen proposamen emozional eta argitsua; eta cumbia musika jai-girorantz eta musika garaikiderantz daraman Sedientos de Cumbia (ES) taldea, aurten BIENDESED albuma kaleratu duena. Hori guztia Bilboko Udalaren eta OMODAren babesari esker. BIME Live programa musikaren arloko talentuaren garapenean eta nazioartekotzean erabakigarri diren eragile hauei esker ere osatzen da: Navarra Music Commission; Murtziako Eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien Institutua; Catalan Arts; Asturiasko Printzerria; Ñuble Eskualdeko Gobernua (Txile); Dutch Music Export; València Music City; Institut d'Estudis Baleàrics eta Fira B; Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC); Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioko (MEC) Musika Institutu Nazionala (INMUS); Extremadurako Junta; Swiss Music Export; Pro Helvetia; eta European Talent Exchange. BIME Live 2026: kartela (jpg)