
"Erraldoi berekoia"
Nola eraitsi zauritutako arimak altxatutako murrua? “Erraldoi berekoia” aurkezten du Barañain auditorioak, Prexcribe Arts Productions-en estreinako lana, Iñigo Casalíren musika, libretoa eta zuzendaritza musikala duen opera. Iñigo Iruñeko musika munduko artista ezaguna da, eta Oscar Wilderen ipuinean oinarritutako alegoriaz betetako ikuskizuna prestatu du: umetan jasan zuen mespretxuak hartaratua, murru baten atzean ezkutatzen da erraldoi bat, Haizea, Elurra eta Kazkabarra beste lagunik gabe, haurren eta udaberriaren iritsierak bihotza biguntzen dioten arte. Haurren abesbatzak, bakarkako abeslariek, orkestrak eta punta-puntako eszenaratzeak hezurmamitzen dute oinazearen, barkamenaren eta giza biziberritzearen gaineko alegoria hunkigarri hau. CSE Connect SL, Prexcribe Arts Productions Musika-zuzendaritza: Iñigo Casalí Musika eta libretoa: Iñigo Casalí Eszena-zuzendaria: Carlos Crooke Abesbatzaren zuzendaria: Ainhoa Sarriguren Koreografia: Leticia Pérez Erraldoia: Antonio Torres Erraldoia umetan: Leticia Bergara Haizea: Raquel Fernández Elurra: Marta Huarte Kazkabarra: Amaia Arboniés Paz de Ziganda ikastolako haur-abesbatza Iruñeko Hiria orkestra Argiztapena: Fran Marcen Eszenografia digitala: Ikusarte Iraupena: 60‘
Ikusi jatorrizko iturrian →