
"The book of Mormon"
📅 2027(e)ko martxoaren 11(a), osteguna → 2027 mar. 14(a)
🎭 Teatro Gayarre
📍 Iruñea, Nafarroa
💶 65€/59€/40€
Musikalik ausart, basati eta baldarrenak dibertsioa barra-barra agintzen du. South Park telesailaren sortzaileek —Trey Parker eta Matt Stone— eta Robert Lopezek, besteak beste Coco eta Frozen film arrakastatsuen konpositoreak, The book of Mormon dakarkigute, musikal handien zaleentzat ezinbesteko hitzordua. Maisutasunezko soinu-banda eta antzezpen- eta dantza-maila handi-handia uztartuta, Ugandako herrixka urrun batera bertakoak fede mormoian heztera bidalitako bi misiolari mormoi gazteren istorioa kontatzen du umorez. The book of Mormon musikalik harrigarri eta dibertigarrienetakoa da, inor epel utziko ez duena. Itzelezko arrakasta izan du Broadwayn, Londresen edo Madrilen, eta hainbat sari lortu ditu: Olivier, Tony, Talia, Broadway World, antzerki musikaleko sariak… Orain, Bilbora dator, Arriaga Antzokia hankaz gora jartzera. Fitxa artistikoa: Libretoa, musika eta letrak: Trey Parker, Robert Lopez y Matt Stone. Egokitzapena eta zuzendaritza: David Serrano. Musika-zuzendaria: Joan Miquel Pérez. Koreografiak: Iker Karrera. Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos. AAI. Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda. Jantzien diseinua: Ana Llena (AAPEE). Karakterizazio-diseinua: Esther Redondo. Soinuaren diseinua: Gastón Briski. Ekoizpena: ATG Entertainment. Saioak: osteguna, martxoak 11, 20:00etan ostirala, martxoak 12, 17:00etan ostirala, martxoak 12, 21:00etan larunbata, martxoak 13, 17:00etan larunbata, martxoak 13, 21:00etan martxoak 14, igandea, 16:30etan martxoak 14, igandea, 20:30etan
Ikusi jatorrizko iturrian →