
Iruñeko Orfeoia + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia"
📅 2027(e)ko ekainaren 11(a), ostirala
🎭 Auditorio Baluarte
📍 Iruñea, Nafarroa
💶 15€/29€/35€
Beethovenen 9. Sinfonia Re minorrean, op. 125, Korala izenaz ezaguna, lehen aldiz entzuten duenak esperientzia musikala ez ezik transzendentala ere bizi du. Bederatzigarrenak musika eta testua batzen ditu sakoneko eta emoziozko mezu humanista batean. Mendebaldeko kulturako lan erreferentea da, ia modu naturalean bizi da herritar gehienen subkontzientean, eta historiako maisulanetako bat da. Beethoven gogoetara ez ezik arimara ere iristen da; hunkitu, erauzi, kolpatu, laztandu eta, are, astindu ere egiten du obra honekin. Sinfoniaren azken atala, alaitasunaren oda, koruarekin eta lau bakarlarirekin, Beethovenen ekarpen handia izan zen, eta piezari Europar Batasuneko Ereserki Ofizial bihurtzeaz gain, entzuten duenarentzat betiereko melodia sortzea ahalbidetu zion. PROGRAMA Ludwig van Beethoven 9. Sinfonia Re minorrean, op.125 “Korala” Perry So, zuzendaria Mar Morán, sopranoa Nerea Berraondo, kontraltoa Juan Sancho, tenorra Jan Antem, baxua Iruñeko Orfeoia. Igor Ijurra, zuzendaria Nafarroako Orkestra Sinfonikoa IRAUPENA: 70 MIN.
Ikusi jatorrizko iturrian →