Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Pirotecnia Gironina Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa
BesteDonostia Kultura

Pirotecnia Gironina Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa

📅 2026(e)ko abuztuaren 14(a), ostirala · 22:45

🎭 Bahía de La Concha

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

Pirotecnia Gironinak zazpi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du, eta Espainiako piroteknia-panoramaren enpresa ezagun eta egonkorrenetako bat da. Valentziako tradizioan sustraituta, enpresak artisau-jakintza eta bilakaera teknikoa uztartzen ditu, eta ikuskizun orekatuak, zehatzak eta ikus eta soinu inpaktu handikoak sortzen ditu. Teknikaren eta emozioaren arteko harmonia zainduak, ikusleek zein epaimahaiek asko baloratzen dituzten proposamenak bihurtu ditu bere ikuskizunak. Bere ibilbidean zehar, Pirotecnia Gironinak Estatuko lehiaketa garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu du, hala nola Alacanteko Hogueras-etan edo Valentziako Falletan, eta Espainiako hainbat tokitan ere egin ditu ekitaldiak, zirkuitu lehiakorrean duen presentzia sendotuz. 2019an, Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuen; beraz, hau izango da Donostiako badian egingo duen bigarren agerraldia. Babesleak

Ikusi jatorrizko iturrian