
Historias de un baúl Compañía Trotamundos
2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata · 12:30
Darieta bidea, 1
Donostia, Gipuzkoa
Oharra Eguraldiak lagunduko ez balu, emanaldia Tomasene Kultur Etxean izango da. Compañía Trotamundosen Historias de un baúl zirkoa eta kale antzerkia nahasten dituen haur ikuskizunaren emanaldia Arriagako jaietan. Fidelen eta Capulitaren istorioa da Historias de un baúl. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikusle berrien bila dabiltza, hauek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu. Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna; jarduera parte-hartzaileak ezaugarritzen du familia osoarentzat dibertigarria den ikuskizun original hau, non bat egiten duten zirku eta antzezpen teknikek egoera sinpleen bitartez. Antolatzailea Altzako Arriaga Jaiak, Donostia Kultura Laguntzailea Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola