
MusikaDonostia Kultura
Loiola Vintage Festival 70eko hamarkadako musika
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata · 19:00
Loiola K.E.
Donostia, Gipuzkoa
Oharra Gonbidapenak irailaren 30eko 16:00etatik aurrera jaso ahal izango dira kultur etxean bertan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. 16. Loiola Vintage Festivalak 70eko hamarkadako musika izango du ardatz. Bi emanalditan (19:00etan eta 22:00etan) bertako zortzi bakarlarik hamarkada horretako musika eskainiko dute: Santi Romano, Lidia Insausti, Iván Azkarate, Sara Grajal, Julen Morgado, Anaís Mercury, Emilio Azkarate eta Liss. Denek Loiola Vintage Band izango dute lagun: Andoni Etxebeste (bateria), Javi Echarri (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta Iñaki Miguel (teklatuak eta zuzendaritza).