Zerdago
Itzuli agendara
Les Fous Noa Egiguren, Olatz Otxoa, Santi Romano
MusikaesDonostia Kultura

Les Fous Noa Egiguren, Olatz Otxoa, Santi Romano

2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala · 19:00

Ernest Lluch K.E.

Donostia, Gipuzkoa

Les Fous - 100 Urteetako Musika (1920-2020) azken ehun urteko musikaren historian barrena egindako bidaia da, 1920ko hamarkadatik gaur egunera arte. Ikuskizunaren abiapuntua Les Fousek duela urte batzuk argitaratutako medley bat da: pieza bakarrean eta a capella, azken mendeko musikaren bilakaera erakusten zuten. Ideia hartatik abiatuta sortu dute ikuskizun hau: hamarkadaz hamarkada antolatutako garai eta estilo desberdinetako abesti ezagunak interpretatzen dituzte. Abestiak hiru ahotsetara eta pianoz lagunduta edo a capella eskaintzen dituzte, Les Fousen estilo bereizgarria diren harmonia eta ahots-jokoekin. Ainhoa Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa Otxi (ahotsa, perkusioa), Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa).