
MusikaesDonostia Kultura
Iker Lauroba Bosgarren solairutik
2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala · 19:30
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)
Donostia, Gipuzkoa
Bosgarren solairutik da Iker Laurobaren azken lana, non bizitzari beste ikuspegi batetik abesten dion: goragotik, ikuspegi zabalago batetik; argiago ikusten dira gauza batzuk, baina urrunago beste batzuk. Kontzertu goxo eta gertukoa, modu akustikoan. Bi musikari zoragarri izango ditu bidelagun: Maria Antunez, gitarra akustiko, elektriko eta ahotsetan, eta Sara Azurza, bigarren abeslari moduan. Disko berriko eta aurreko diskoetako moldaketak prestatu dituzte zuzeneko honetarako, ahotsen arteko harmoniei garrantzi handia emanaz.