
Sananda Maitreya
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala · 19:30
Teatro Principal
Donostia, Gipuzkoa
Sananda Maitreya musikariaren kontzertua, debuta Terence Trent d'Arby gisa egin zuen artista. The Sugar Plum Pharaohs bere bandarekin batera, Europako agertokietara itzuliko da 2026ko udazkenean zuzenean ospatzeko, energiaz beteta, haren katalogo osoa, bai iraganekoa, bai oraingoa. Milurteko osteko rockzalea, artista, konpositorea, moldatzailea, ekoizlea eta hainbat instrumentu jolea da Sananda Maitreya, eta berak idazten, moldatzen eta ekoizten du bere musika, musikan hasi zenetik. Grammy sari baten irabazlea da, eta musika-unibertso bakar eta independente bat eraiki du, zeinean askatasun osoz mugitzen den rockaren, soularen, poparen, bluesaren, gospelaren, jazzaren, musika klasikoaren eta beste hainbat generoren artean. Haren obrak bultzatzaile ditu grina, kemena eta jakin-mina, eta bertako musika zuzenean mintzo zaio bihotzari, eta erronka jotzen dio buruari. Sananda Maitreya (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta akustikoa, pianoa), Luca Pedroni (gitarra bakarlaria), Fabio Longo (baxua, koruak), Alessandro Spoldi (teklatuak, koruak), Marco Mengoni (bateria, koruak)