
Szymon Nehring Pianoa
2026(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena · 19:30
Victoria Eugenia Antzokia
Donostia, Gipuzkoa
Oharra Donostia Musikarekin elkarlanean antolatutako Frédéric Chopin Zikloko Victoria Eugenia Antzokiko areto nagusiko eta Antzoki Zaharreko kontzertuak biltzen dituen abonamendu bat izango da eskuragarri, irailaren 10etik 16ra, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Hala, abonamendua erosten dutenek liburu bat jasoko dute opari Frédéric Chopinen biografiarekin eta hari buruzko artikuluekin. Kontzertu honetarako sarrera solteak irailaren 17an 11:00etan jarriko dira salgai. Szymon Nehring poloniar gazteak Donostia Musikarekin batera antolatutako Frédéric Chopin Zikloaren baitan kontzertua emango du. Arthur Rubinstein Nazioarteko Piano Lehiaketaren irabazlea da Nehring eta Chopin Sariaren finalista. Nehringek, beste obra batzuez gain, mazurken hautaketa bat eskainiko digu. Mazurka musika poloniarra da bereziki; Chopin bizi izan zen ingurutik, Mazoviatik, dator, hain zuzen, eta bere musika-adierazpen gogokoenetako bat izan zen. Ikus Frédéric Chopin Zikloaren egitaraua.