Zerdago
Itzuli agendara
Bolo-Bolo Weekend 2026
MusikaesDonostia Kultura

Bolo-Bolo Weekend 2026

2026(e)ko abenduaren 12(a), larunbata · 20:00

Intxaurrondo K.E.

Donostia, Gipuzkoa

Bolo-Bolo Weekend jaialdiak bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean abenduaren 11 eta 12an Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker. Bi eguneko jaialdi honek zuzeneko musika proposatzen du, talde finkatuak, euskaraz abesten duten tokiko taldeak eta nazioarteko musika eszenako promesa gazteak uztartzen dituen programazio zainduarekin. Rocka, pop-rocka, psych-rocka eta elektro-punka euren adierazpen anitzetan ospatzen dituen topaketa da, emakumez osatutako edo emakume gehiengoa duten taldeen presentzia nabarmenduz. Egun bakoitzean zenbait talde elkartuko dira, musika garaikidearen erritmoa islatzen duten tokiko zein nazioarteko ordezkariak. Abenduak 11 (ostirala): Triángulo de Amor Bizarro Shego Sal del Coche Funeral de Caballo Abenduak 12 (larunbata): The Sadies Dear Joanne Marte Lasarte Mostaza Karizia Antolatzailea Donostia Kultura, Bloody Mary Discos y Producciones