Zerdago
Itzuli agendara
Tretatxu Anita maravillas & Portal 71
BesteesDonostia Kultura

Tretatxu Anita maravillas & Portal 71

2026(e)ko abenduaren 19(a), larunbata · 17:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

Donostia, Gipuzkoa

Anita maravillas & Portal 71 taldeak Tretatxu izeneko bidelapur baten istorioak kontatzen ditu lan honetan. Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea… baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena. Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat. Adina: Denontzat.