Zerdago
Itzuli agendara
BesteKulturklik

Irteera Zumaiako Flyscha ikusteko

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Zumaia

21,5 €

Zumaiako Flyscha ezagutuko duzu ingurua oso ondo ezagutzen duen geologo baten eskutik. Jarduera honetan Luberri Museoko geologoak gidatuko zaitu, zeinak Flyschari buruzko azalpenak emango dizkizu. 3km eta 70 metroko desnibeleko ibilbide txiki bat egingo dugu eta irteeran zehar geldialdi txikiak egingo ditugu azalpenak emateko. Hiru geldialdi luze egingo dira: 1-Algorri kala, non dinosauroak akabatu zituen meteoritoaren ebidentzia ikus daitekeen, eta non haitz-geruzen txandakapena ikus daitekeen.2-San Telmo ermita, non Flyscharen ikuspegi ezin hobea dagoen eta formazio geologiko horren handitasunaren berri izan dezakegun.Gainera, lurrera begiratuko dugu, baselizako harlauzetan fosilak aurkituko baititugu. 3-Itzurungo hondartza. Bertan, harkaitzetako urrezko bi iltzeak ikusi ahal izango ditugu, planetako mundu mailako bi iraungipen masibori buruzko adierazgarriak direnak. Bisita 10:30ean hasiko da Amaiako plazan eta ez du bi ordu baino gehiago iraungo, leku berean amaituz. Horrez gain, 12:30etan Geoparkeak itsasontziz egingo du bisita, Flyscha itsasotik ikusteko. Interesatzen bazaizu, bere Web Orrian informatu zaitezke. Izena emateko,deitu edo idatzi Luberri museora irailaren 8a baino lehen: 943260593/ luberrimuseoa@gmail.com IRTEERA GAZTELERAZ IZANGO DA