Zerdago
Itzuli agendara
GNAT ZINEMA 2026: "Vida entre dos mundos"
ErakusketaesKulturklik

GNAT ZINEMA 2026: "Vida entre dos mundos"

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Aquarium-Palacio del Mar de Donostia-San Sebastián

Donostia, Gipuzkoa

Gratis

Gnat Zinema 2026 jaialdiaren barruan. Itsasertzean, etengabe borrokan ari dira bi erraldoi. Alde batetik itsasoa, harroa eta ikaragarria; eta bestetik lurra, tinkoa eta sendoa. Lotura horretan, lehorraren eta itsasoaren artean, ekosistema harrigarri ugari daude: marearteko eremuak, alga-zelai zabalak, estuarioak, duna-sistemak, itsaslabar malkartsuak eta baita ur sakonak ere. Bizirik irauteko, ezin hobeto egokitu dira haietan bizi diren animalia eta landareak: trikuak, izarrak, itsas zaldiak, mila koloretako arrainak, hegazti eta zetazeo handiak… Ur barruan nahiz kanpoan, denek aurkitzen dute etxea hemen, Kantauri itsasoan. Baina orain bat-bateko aldaketak bizi dituzte, eta denbora gutxian moldatzen ikasi beharko dute, bizirik iraun eta gure eta itsaso zabalaren artean bizitzen jarraitu ahal izateko.