Zerdago
Itzuli agendara
"Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean"
ErakusketaesKulturklik

"Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean"

2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Musée Basque (Museo Vasco de Bayona)

Baiona, Lapurdi

Gratis (inscripción)

Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren mintzaldia Wilhelm von Humboldten Euskal Herrirako bidaiatik sortu dira "Euskal nazioa eta hizkuntzari" buruzko testu anitz. Zergatik etorri zen, zer bilatzen zuen eta, batez ere, zer aurkitu zuen Euskal Herrian? Egonaldien ondorioz, beste norabide bat eman dio bere antropologiari, hizkuntzalaritza ardatz hartuta. Bainan gaur egun, Humboldtek Euskal Herriari buruz egiten dituen gogoetak iragan folkloriko batetik etortzen dira? Edo gure garaian beti indarrean daude? Galdera horiei erantzuna ematen saiatuko da hizlaria. Bere ustez, aspaldi urrutitik etorri zen bisitari horrek agian lagun dezake gaur egun euskal auzia hobeki ulertzen. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi filosofia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Joxe Azurmendi katedra zuzentzen du.