
Liburu-aurkezpena: "El expolio de las inmatriculaciones de la Iglesia"
2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna
Centro Cultural Okendo
Donostia, Gipuzkoa
Gratis
Antonio Manuel Rodríguez eta Aristóteles Moreno egileen eskutik El expolio de las inmatriculaciones de la Iglesia izeneko liburuaren aurkezpena. Liburu honek zorrotz eta sakon jorratzen du Espainiako historiako higiezinen eta ondareen eskandalu harrigarrienetako bat. Frankismo garaitik jasotako pribilegio juridiko bati esker, apezpikuek hamarkadatan zehar euren izenean 100.000 ondasun inskribatzeko ahalmena izan dute, elizbarrutiaren autozertifikazio soil batekin. Antonio Manuel Rodriguez legelariak eta Aristóteles Moreno kazetariak sinatu dute liburua, eta lehen kapituluan Kordobako Meskitaren immatrikulazioaren azterketa xehea egiten da. Bigarrenean, Espainia osoko 15 kasu paradigmatiko aztertzen ditu, eta, azkenik, kasuaren azalpen juridiko batekin amaitzen du lana.