Zerdago
Itzuli agendara
Kultura Plazara 2026 (Zumardiaundia): Mugan + Bele
MusikaesKulturklik

Kultura Plazara 2026 (Zumardiaundia): Mugan + Bele

2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala

Tolosa

Gratis

Kultura Plazara 2026 (Zumardiaundia) jaialdiaren barruan. MUGAN Sei urteko ibilbidean, taldeak bi estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, euskal herri osoan zehar 80 kontzertu inguru jo ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, besteak beste, muganen kontzertuetan nabarmentzen dena. Oraingoan, estudioko hirugarren lana aurkezten ari dira, “bizitza ozen denean” izenpean. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Mundu arrotz baten aurrean, erantzun bakar bat. BELE 2024an Herrari izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Hernandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin. Muturrez Zerura, Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz. Dantza negarrez ere egin daitekeelako. Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio. Dantzalekuak sutan jartzeko intentzio argiz datorkigu Bele oraingoan, Euskal Herrian odol hotzekoak ez garela frogatu nahian.