Zerdago
Itzuli agendara
NAK 2026: NÉSTOR CALDERER & EDU COMELLES
MusikaesKulturklik

NAK 2026: NÉSTOR CALDERER & EDU COMELLES

2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala

Civivox Condestable

Iruñea, Nafarroa

Gratis (hasta completar aforo)

2026ko NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan. “304558” musika obran Paiportako DANAK suntsitutako Schimmel piano baten istoria kontatzen da. 304558 zenbakia instrumentuaren identitatea da eta sorkuntzarako balio zuen musika tresna, zauritutako soinu-gorputz bihurtu da, galderaren eta hauskortasunaren ikur. Hondamendiaren ostean lokatzak eta lohiak mutu utzi dute betirako. Gertakari horretatik abiatuta, obrak naturaren eta kontrolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egiten du, baita gertaera traumatiko baten ondorengo haustura, memoria eta berreraikitze prozesuei buruzkoa ere. Obraren istoria garatzeko elkarrizketa bat dago bi pianoren artean. Alde batetik, erabilezin egoeran dagoen piano suntsitua dago eta bestetik, piano akustiko bizia eta argitsua. Hondatutako pianoaren hondar-soinutik abiatuta, bere materia akustikoa zabaltzen eta eraldatzen duen soinu-espazio bat eraikitzen da, elektronika eta prozesamenduaren bidez. Bi instrumentuen arteko elkarreraginak kontrastea sortzen du suntsipenaren eta osotasunaren artean, gabeziaren eta presentziaren artean, isiltasunaren eta soinuaren artean. Elkarrizketa honen emaitza musika esperimentala, soinu-instalazioa eta konposizio garaikidea uztartzen dituen soinu lana da, memoriara, berreraikuntzara eta erresilientzia kolektibora bideratutako entzute-esperientzia bat proposatzen duena. TALDE ARTISTIKOA Sorkuntza eta interpretazioa: Néstor Calderer (pianoa) & Edu Comelles (soinu-artea). JARDUERA Ordua: 20:00etan. Lekua: Civivox Condestable. Sarrera: doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.