Zerdago
Itzuli agendara
Getxo Folk 2026: Xabi Aburruzaga eta Xabi Díaz & Adufeiras de Salitre
MusikaesKulturklik

Getxo Folk 2026: Xabi Aburruzaga eta Xabi Díaz & Adufeiras de Salitre

2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala

Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo

Getxo

15€

2026ko Getxo Folk jaialdiaren barne. Getxo Folkerako espresuki sortutako ekoizpen honek Xabi Aburruzaga, Xabier Díaz eta Adufeiras de Salitre elkartuko ditu oholtza berean, Atlantikoko arkuaren bi musika-tradizio sendoenen arteko topaketa berezi batean. Trikitixak Galiziako ahots polifonikoekin, adufeekin eta panderoekin egingo du bat, errepertorioen truke hutsa gainditu eta sustraietatik abiatuta hizkuntza musikal partekatu bat eraikitzeko. Kontzertu honek ahozko ondarearen aberastasuna eta musika tradizionalak adierazpenerako bide berriak sortzen jarraitzeko duen indarra aldarrikatzen ditu. Taldekideak: Xabier Aburruzaga (trikitixa) Xabier Díaz (ahotsa, perkusioa) Guillerme Ignacio (akordeoia) Guillerme Fernández (gitarra) Iván Costa (zarrabete) Adufeiras de salitre: (ahots eta panderoak) Ana Fernández – Icíar Varela Montse Rivera – Eva Cid Guida Seixo – Rosa Castro – Elena Fabeiro