
Eszena Kalera 2026: "Su Talka"
2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala
Bilbo, Bizkaia
Gratis
2026ko Eszena Kalera jaialdiaren barne. Deabru Beltzak konpainiak Su talka aurkezten du, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarritutako sorkuntza: Altsasuko Inauteriak. Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu; irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurtuta. Su talkan, tradizioa eta kale-antzerkia aurrez aurre jartzen dira. Erritmoa eta sua –gure konpainiaren ikur ezaguterrazenak– milaka urteko inauteri honen esentziarekin bat egiten dute, garai, hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko talkaren bidezko ikuskizun bat sortuz. Talka eszeniko bat, festa erritual bat, ikus-entzunezko eztanda bat, hiri-espazioa energiaz, memoriaz eta emozioz betetako agertoki bihurtzen duena. Su talka: suak ez du soilik erretzen, batzen du. Deabru Beltzak: Deabru Beltzak konpainia 1996an Euskal Herrian sortu zen, hainbat talde profesional desberdinetako komedianteen arteko topaketan parte hartu zuen. Orain, kaleko ikuskizunetan espezializatua, Euskal herriko Nazioarteko konpainia honek, kalearen erabilera berri bat esperimentatzen du. 50 herrialdetan baino gehiago ibili ondoren, DEABRU BELTZAK bere talentua eta jakintza batu ditu helburu argi batekin: kalea bereganatzea. Fitxa artistikoa: Aktoreak / Musikariak: Rafael Ariza, Ruben Sastre, Iker Barrientos, Erlantz Eizmendi, Zesar A. Ogara, Garbitxu Iraupena: 45 min Diseinua eta Kudeaketa: Garbitxu Piroteknika: Guillaume Pujol Eskenografia: Deabru Beltzak, Inaki Etxeandia Errealizzioa: Deabru Beltzak