
Kultura Plazara 2026 Tolosan
2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala → 2026 ira. 12(a)
Tolosa
Gratis
Aurtengo udan ere izango da kulturaz gozatzeko aukera Tolosako kaleetan. Zazpigarren aldiz antolatu du Udalak Kultura Plazara ekimena: uztailaren 12tik irailaren 26ra, antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzten ekintzak izango dira. Herriko hainbat tokitan izango dira, gainera, ekintza hauek, herrigunean bertan nahiz landa-auzoetan. Zehaztastun guztiak jasota daude kulturaplazara.eus webgunean. Irailaren 11n eta 12an izango da jaialdia Zumardiaundian izango da eskaintza handiena irailaren 11n eta 12an: IOI, Haatik eta Jone San Martinen dantza-emanaldia, eta Mugan taldearen eta Bele Lide Hernandoren musika-proiektuaren kontzertuak izango dira lehen egunean, eta bigarrenean, Kattalin eta Nenufarrak, Bengo eta Gere arituko dira; J.M.Brutal kale-antzerkia ere izango da ikusgai. Bestalde, Tolosaldeko Sortzaileen Azoka izango da irailaren 12an, 11:00etatik aurrera: eskualdeko artisauak eta ekoizleak ezagutzeko aukera eman ohi duen azoka. Kultura Plazara 2026 — Zumardiaundia Irailak 11, ostirala 19:00 — IOI — Haatik + Jone San Martin 20:00 — Mugan 22:00 — Bele Irailak 12, larunbata 11:00 — Tolosaldeko sortzaileen azoka 13:00 — Kattalin eta Nenufarrak 18:00 — J.M. Brutal — kale antzerkia 20:00 — Bengo 22:00 — Gere