
Kultura Plazara 2026 (Zumardiaundia): Kattalin eta nenufarrak + Bengo + Gere
2026(e)ko irailaren 12(a), larunbata
Tolosa
Gratis
Kultura Plazara 2026 (Zumardiaundia) jaialdiaren barruan. KATTALIN ETA NENUFARRAK Heriotza batek eragindako doluak sarrarazi zuenKattalin eta Nenufarraktaldea Gabiriako entsegu lokalean, 2020an. Bere lehen EPa bertan sortu zuten: HUBBLE (2023). Bost kantutan, dolu-prozesu pertsonal bat deskribatu zuten, rock, pop eta soul doinuekin lagunduta. Horrela, HUBBLE espazio-teleskopikoa taldeari begira jarri zuten, doluak eragindako bidaian norberaren punturik sakonena deskubrituz, geruzaz geruza. Ordutik, hainbat kontzertu eman ondoren, entsegu lokalean sartu dira berriz, proiektuaren lehen lan luzea prestatzeko. Kattalin eta Nenufarrak musika taldea osatzen dute: Leire Agirre Alvarado (teklatua eta ahotsa), Sara Iriarte Lasa (ahotsa), Iñaki Rezusta Garrido (gitarra), Jon Sagarna Alustiza (bateria) eta Julen Sagarna Alustiza (baxua). BENGO BENGO izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria dago. Erritmo urbanoak eta kaleko kultura fusionatzen ditu letra hurbil eta benetakoekin. Abeslari, konpositore eta breakdance dantzaria, publiko gaztearekin konektatzen du energia eszeniko eta estilo propioaren bidez. 2021. urtean ‘4 Taupada’ bere lehen EPa kaleratu zuen eta 2022. urtean hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan. 2023ko hasieran kaleratu zuen ‘Bizirik’ lehen diskoa, zortzi abestiz osatua. Lan hau aurrekoa baino anitzagoa da eta argitaratu ondoren Euskal Herriko hainbat jaialdi, antzoki eta txokotan ikusi genuen. Urte berean “Artista gazte onena” izendatu zuten Gaztea Sarietan. 2024ko azaroan ‘Belharra’ bere bigarren diskoak ikusi zuen argia.“Beste behin” singlearekin Top Gaztearen lehen postura iritsi zelarik eta 2025ean ‘Belharra Tour’ izeneko birarekin zuzenekoak eskaintzen egon zen eta Euskal Herritik kanpora lehen kontzertuak eman zituen Madril eta Bartzelonan. 2026ean hainbat single kaleratuko ditu, irailean argitaratuko duen hurrengo albumaren aurrerapen gisa. Zuzenekoak eskaintzen jarraituko du, horien artean Paris, Bogota eta Mexiko Hiria bezelako hirietan. GERE Elektronika zinematografikoa eta melankolia dantzagarria euskaraz. GERE-k “23.556” izeneko lehen lan luzea aurkezten du. Iñaki Gereñu (Peachy Joke) eta Lander Zalakain (Belako) elkartzen dituen egitasmoa da GERE: elektronika zinematografikoaren, pop sintetikoaren eta melankolia dantzagarriaren artean mugitzen den lehen diskoa. Diskoak hamar abestiren bidez eraikitzen du bere unibertsoa: gaueko argiez jantzitako paisaia distopiko eta nostalgikoetara daraman bidaia emozionala. Barruko zauriak eta maitasuna uztartzen dituen atmosfera hotz eta emozio gordinen artean, GEREk identitate propioa sortzen du euskarazko musikaren barruan. Daft Punk, Chromatics, Kavinsky edo Vangelis bezalako erreferentzien oihartzunak antzeman daitezkeen arren, “23.556” ez da nostalgia ariketa bat, gaur egungo begiradatik eraikitako unibertso propioa baizik. Diskoa Hans Krüger-ekin batera ekoitzi eta grabatu da Montreal Studios-en (Subiza, Nafarroa), eta zuzenekoan proposamen bisual indartsu batekin defendatuko du GEREk: neoiezko argiez eraikitako eszenografia, sintetizadoreak, gitarra, bateria akustikoa eta zuzeneko elektronika uztartuz. “23.556” maiatzaren 21ean argitaratuko da plataforma digital guztietan.