Zerdago
Itzuli agendara
Kultur ondare immaterialari buruzko jardunaldiak: "Maria Elena Arizmendi Amiel"
BesteKulturklik

Kultur ondare immaterialari buruzko jardunaldiak: "Maria Elena Arizmendi Amiel"

2026(e)ko irailaren 5(a), larunbata → 2026 ira. 12(a)

Donostia, Gipuzkoa

Egitaraua San Jeronimoko Kriptan | Doako sarrera Iraila 5-12 Erakusketa | Euskal jantziak Iraupena: Irailaren 5etik 12ra Egunak: Zabalik egunero, astelehenetik igandera (igandetan goizez soilik) Ordutegia: goizez 11:00-14:00 | arratsaldez 17:00-20:00 (igandetan izan ezik) Edukia: Erakusketa euskal jantzien erreplikek osatzen dute, guztiak Maria Elena Arizmendiren “Vascos y Trajes” liburutik hartutakoak dira, bait koadroen, grabatuen eta argazkien erreprodukzioak dira, XVI. XVIII. XIX. eta XX. Mendekoak Iraila 7 Hitzaldia | astelehena 19:00 Iraupena: 60´ minutu + solasaldia Gaia: Euskaldunak eta jantziak “Vascos y Trajes” liburutik Hizlaria: Ramon Garcia -ES- Aurkezlea: Xabier Mendizabal | solasaldiaren gidaria Egitaraua San Telmo Museoan | Hitzaldi aretoa | Doako sarrera Iraila 8 Hitzaldiak I. II. | asteartea 19:00 Iraupena: 30´ minutu + 30´ minutu + solasaldia Gaiak: I. Euskal dantza-moldeen arketipo-ereduak XX. mendearen lehen erdira arte II. Maria Elena Arizmendi Amiel, bere lanaren inguruko analisia Hizlariak: Faustino Aranzabal (I) -EU-, Jon Bagüés (II) -EU- Aurkezlea: Xabier Mendizabal | solasaldiaren gidaria Iraila 9 Hitzaldia | asteazkena 19:00 Iraupena: 60´ minutu + solasaldia Gaia: Maria Elena Arizmendi Amiel bere alabaren eskutik Hizlaria: Maria Elena Iribarren -ES- Aurkezlea: Xabier Mendizabal | solasaldiaren gidaria Egitaraua Donostiako Udaletxeko Batzar Aretoan (Sarbidea: Alderdi Eder) | Doako sarrera Iraila 10 Testigantzak | osteguna 18:30 Iraupena: 60´ minutu + solasaldia Gaia: Izarti dantza taldea eta batelariak dantzaren ibilbidea Testigantzak: Mari Carmen Huesca, Bakartxo Maritxalar, Mari Jose Calvo, Maite Etxarri -ele bitan- Aurkezlea: Xabier Mendizabal | solasaldiaren gidaria Iraila 10 Aitortza ekitaldia | osteguna 20:00 Iraupena: 25´ minutu Edukia: Maria Elena Arizmendi eta batelarien zortzikoaren transmisioan katebegi izan diren erakundeak omentzeko aitormen ekitaldia. Batelarien zortzikoa eskainiko da. Omenduak Iñigo Aristegui artistak propio sortutako obra bat jasoko dute Partaideak: Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Donostiako Kresala dantza taldea, Donostiako Udal Txistulari Taldea Omenduek: Maria Elena Arizmendi, Donostiako Izarti dantza taldea, Donostiako Kresala dantza taldea, Pasai Donibaneko Batelerak elkartea