Zerdago
Itzuli agendara
Animadeba 2026 - Debako Animazio Zinemaldia
MusikaKulturklik

Animadeba 2026 - Debako Animazio Zinemaldia

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena → 2026 ira. 12(a)

Deba

Animadeba Debako Nazioarteko Animazio Zinemaldiaren 19. edizioa irailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da. Adimen artifizialaren eta garapen teknologikoaren garaian, aurtengo hitzorduak animazio analogikoaren eta artisau-sorkuntzaren prozesuen aldeko apustua egin du, lanbidearen zaintza eta balioa erdigunean jarriz. Edizio honek nazioarteko bi egile garrantzitsuren bisita izango du: Spela Cadez esloveniarra eta Hugo Covarrubias txiletarra (Oscarrerako izendatua Bestia filmagatik). Horrez gain, euskal animazioari aitortza eginez, EITB Saria José Luis Ágreda ilustratzaile eta zuzendari artistikoari emango zaio ostiraleko galan eta DEKORATUA film luzea proiektatuko da. Guztira, jasotako 1.467 lanen artetik hautatutako 41 film labur lehiatuko dira atal desberdinetan, eta Animatxiki zein Epaimahai Gaztea bezalako kategoria berriak estreinatuko dira. Programazioa osatzeko, Animadeba Lab arlo profesionaleko jardunaldiak, masterclass-ak, kontzertuak (Sara Zozaya, Maskak, SUA) eta ikuskizun bereziak egongo dira, eta jaialdia amaitutakoan filmak Filmin plataforman ikusi ahal izango dira. Animadeba 2026: egitaraua