Zerdago
Itzuli agendara
Debako Kaleko Margo Sariketa 2026
BesteKulturklik

Debako Kaleko Margo Sariketa 2026

2026(e)ko irailaren 12(a), larunbata

Deba

Gratis

Debak datorren irailaren 12an, larunbata, Kaleko 57. Margo Sariketa ospatuko du. Parte hartu ahal izango dute nahi duten artista guztiek, betiere 16 urte beteta badituzte. Margo-oihalen zigilatzea 08:00etatik 10:30era egingo da Agirre jauregiko erakusketa gelan. Lanak aire zabalean, Debako udalerrian eta inguruetan egin beharko dira. Gaia eta teknika libreak izango dira, baina lanek Debarekin, haren ingurunearekin, paisaiarekin, ondarearekin, kaleekin, txokoekin, kulturarekin edo udalerria ordezkatzen duen beste edozein elementurekin lotura izan beharko dute. Lanak 13:30ak baino lehen entregatu beharko dira Agirre jauregiko erakusketa gelan. Sariketaren epaia antolakuntzak izendatutako epaimahai batek emango du, eta erabakia apelaezina izango da. Sari banaketa 14:30ean egingo da Agirre jauregiko erakusketa gelan. Sariak 1. saria: 800 euro 2. saria: 500 euro 3. saria: 350 euro Saritu gabeko herriko lehen sailkatuarentzako saria: 250 euro Cárdenas Fundazioaren sari bereziak 4. saria: 200 euro “María Esperanza Chávarri” (aurretik saritu gabeko akuarela-lanik onenarentzat): 300 euro “Marqués de Prado Ameno” (21 urtetik beherakoentzat, aurretik saritu gabeko lanarentzat eta teknika librean): 150 euro “Blanca Vilallonga” (aurretik saritu gabeko itsas gaiari buruzko lanik onenarentzat): 300 euro Sariketara aurkeztutako lanak ondoren Agirre jauregiko erakusketa gelan egongo dira ikusgai. Lanak irailaren 30a baino lehen Debako Turismo Bulegoan jaso beharko dira. Debako Udala lehen sariaren eta herriko sariaren jabe izango da. Bestalde, Cárdenas Fundazioa “María Esperanza Chávarri” eta “Marqués de Prado Ameno” sari berezien jabe izango da, eta laugarren saria eta “Blanca Vilallonga” saria erosteko eskubidea izango du. Informazio gehiago eta oinarriak