
Folkez Blai 2026: Espora + Ànima + Neomak
2026(e)ko irailaren 12(a), larunbata
Plaza del Cardenal Orbe
Ermua
Gratis
Neomak taldearen azken diskoa Lazturak Orbain da. Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere. Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa. Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak) Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak) Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria) Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak) Trikizio taldea arduratuko da erromeria giroa sortzeaz. Ia 30 urteko ibilbidearekin, hondarribiarrak ere dantzan jarriko ditu.