
Dantza Hirian 2026: "Festa Formal" (Dantzarte 2026)
2026(e)ko irailaren 12(a), larunbata
Errenteria
Gratis
2026ko Dantza Hirian eta 2026ko Dantzarte jaialdienbarne. Irailaren 12an, Olaia&Gilles duoa dantzan arituko da Errenteriako Alamedan. "Festa formala" Euskal Herriko eta Valoniako musika folklorikoen arteko topaketa bat da, bestearen kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte izatera gondatzen zaituen erritmoen elkarrizketa. Olaia & Gilles bikotea Gilles Noël dantzari belgikarrak eta Olaia Valle dantzari euskaldunak osatzen dute, eta mugimenduaren arteen inguruan sormen lana garatzen saiatzen dira. Batasun hori 2019-2020 denboraldian sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren beka bat jaso ondoren, sorkuntza koreografikorako. Aurretik, Dantzaz konpainian lan eginez ezagutu zuten elkar, eta beti izan zuten elkarrekin sortzeko ezinegona. Fitxa artistikoa: Kontzeptua, antzezleak: Gilles Noël, Olaia Valle Musika: Zuhaitz Fdez, Gilles Noël, Olaia Valle Jantziak: Nelida Silva