
Kultur 2026: Mon dvy
2026(e)ko irailaren 13(a), igandea
Ribaforada
Gratis
Kultur 2026 programaren barruan. (Monday, astelehena ingelesez) Nafarroako Mendabiako ekoizlea eta multiinstrumentista da. 1995ean jaio zen, eta 9 urte zituenetik musikari lotuta egon da. 18 urte besterik ez zituela, Madrilera joan zen musika aldetik ikasten jarraitzeko. Etapa horretan, UNIVERSAL MUSICentzat lan egiten hasi zen, eta eszena eta esperientziak partekatu zituen gaur egun finkatuta dauden artista askorekin. Gainera, Grammy Latinoetarako izendapena ere jaso zuen, Alba Recherentzat egindako lan batengatik. 2021etik aurrera, Mon Dvy Madriletik Mendabiara itzuli zen bere proiektua jorratzen hasteko: The Blue Estudios. Asmoa argia da: panorama nazionalari lotuta jarraitzea, Euskal Herriko proiektuak garatzen laguntzearekin batera, Bizirik, Bengo edo Chill Mafiarekin egin zuen bezala. Gaur egun, The Blue Estudiosen, Maialen Ibarra bezalako artistak daude, soinu oso landua dutenak, HARANA, artista bilbotar baten proiektua. Eta izen finkatuagoak; adibidez, La Neni, Sara Goxuarekin egindako proiektuan (biak Chill Mafiakoak); eta beste bakarren bat ere bai, oraindik jakinarazi behar ez dena.