Zerdago
Itzuli agendara
BesteKulturklik

Chillida Lantoki eta Fabrika guneak

2026(e)ko irailaren 13(a), igandea

Legazpi

5 €

Chillida Lantokin, museo bihurtutako garai bateko paper fabrika batean, batetik, Eduardo Chillida eskultorearen eskutik artea eta industriaren arteko harremana aztertuko dugu. Chillidak, Legazpiko Patricio Echeverria lantegian egin zituen gaur egun mundu osoan ikusgai dauden burdinazko eskultura erraldoiak eta sorkuntza horretan, Legazpiko langileen papera ezinbestekoa izan zen. Bestetik, fabrika gunean industrializazioak Euskal herrian izandako eragina aztertuko dugu. Horrez gain, gure lantegietan ekoizten ziren produktu esanguratsuenak ikusiko ditugu. Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428)