Zerdago
Itzuli agendara
Atauri Art 2026: "El juego de la boca"
AntzerkiaesKulturklik

Atauri Art 2026: "El juego de la boca"

2026(e)ko irailaren 13(a), igandea

Arraia-Maeztu

Gratis

Atauri Art 2026 jaialdiaren barne. El juego de la boca antzezlanak inspirazio-iturri du antzara-jokoa: 63 laukiko taula bat du abiapuntu, eta horietako bakoitzean istorio txiki bat dago gordeta. Laukietan hainbat gai jorratzen dira eta ikusleek dadoa botako dute, eta ausaz erabakiko da zer eszena irudikatuko den. Hala, emanaldi bakoitzean ibilbide bati jarraituko zaio. Partida guztiak desberdin izango dira, beraz. Joko honetan, denok irabazle!Proposamen berritzaile bat, partekatzeko egina. Istorioak ahoz aho hegaldatzeko. Ikuskizun hau El mono habitado konpainiak aurkezten du.