
"Sobremesa - Udako ikastaroa"
2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala → 2026 ira. 13(a)
Donostia, Gipuzkoa
SOBREMESA Uda Ikastaroa Lehen edizioak janaria, identitatea eta lurraldea izango ditu ardatz, turismoa eta immigrazioa gai nagusitzat hartuta. Janariak lurraldeen irudikapenean, migrazio-prozesuetan, memoria eta jakintzen transmisioan eta harrera zein bizikidetza-moduetan duen zeregina aztertuko da. 2026ko irailaren 11tik 13ra gertatuko da, eta hitzaldiak, partekatutako otorduak eta bazkalondo-tertuliak uztartuko ditu. Azken horiek izango dira ikastaroaren muina, ezagutza espezializatua eta parte-hartzaileen esperientziak elkarrizketan jartzeko. Egitarau osoa eta izen-emateari buruzko informazioa EHUko Udako Ikastaroen webguneandaude eskuragarri. SOBREMESA Egonaldiak 2026ko urritik abendura, Food Hack Lab-ek eta Tabakalerak SOBREMESA proiektuaren egonaldia hartuko dute Donostian. Deialdi bidez hautatutako bi sortzaileek beren proiektuak garatuko dituzte ikerketa, esperimentazio, prototipatze eta dokumentazio prozesuen bidez, janariari eta proiektuaren gai nagusiei helduz eta tokiko komunitatearekin zein eragileekin elkarlanean.