Zerdago
Itzuli agendara
"Sobremesa - Lantegiak"
BesteKulturklik

"Sobremesa - Lantegiak"

2026(e)ko irailaren 13(a), igandea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

SOBREMESA Europako kultura-lankidetzako proiektua da, janaria eta haren inguruko praktikak abiapuntu hartuta, Europan identitatea, memoria eta kidetasuna nola eraikitzen diren aztertzen duena. Sobremesa kontzeptuan inspiratzen da: otordu baten ondorengo elkargune eta elkarrizketa-denboran. SOBREMESA Lantegiak Irailak 12, 10:00-12:00 – Lost in translation? Noiz uzten dio errezeta batek bera izateari – Anna Mayer Errezetek ere migratzen dute eta, hori egitean, itzulpen bat ematen da. Lekuz, klimaz, hizkuntzaz, osagaiez eta ahosabaiez aldatzen dira. Errezeta beraren bertsioak egin eta alderatzean oinarrituta, prozesu horretan zer gertatzen den behatzea proposatzen du lantegi honek. Zer aldatzen da eta zer geratzen da? Zer rol betetzen dute osagaiek, teknikak eta testuinguruak? Errezeta bat eralda daiteke eta berdina izaten jarraitu? Irailak 13, 10:00-12:00 – Bide eta itsasoetan zehar: ogiaren keinuen lantegia–Ibán Yarza Mendeetan zehar transmititutako keinu-kate etengabe batek lotzen ditu gaur egun ogia egiten duten gizon eta emakumeak idazketa asmatu aurretik ogia egiten dutenekin. Ogiaren historia handian uneak markatzen dituzten hainbat jenderen bitartez ogiaren keinuak, moduak eta istorio txikiak ahozko transmisioaren bidez ikasi ahal izateko tailer parte-hartzailea.