
Zigoitia euskaraz 2026
2026(e)ko irailaren 5(a), larunbata → 2026 ira. 13(a)
Zigoitia
Gratis
Ikasturte hasierarekin batera, ohiko moduan, Zigoitia Euskaraz ekimenaren edizio berri bat jarriko dute martxan Zigoitia Euskaraz lan-taldeak eta Udalak. Irailaren 5ean, larunbatez, hasiko dira jarduerak, Berrikanon: bizikleta martxa, Bapatean Zirko taldearen emanaldia, eta dantza-plaza Patxi eta konpainiarekin, besteak beste. Irailaren 6an, igandez, berriz, Abadelaueta elkarteko lagunekin, Ondategin bisita gidatua egingo dugu, eta ondoren Mairu abesbatzaren emanaldia izango dugu, Ondategiko elizan. Hurrengo asteburuan, irailaren 13an, izango da ZIGOITIA EUSKARAZ EGUNA, Muruko harrobietan. Herri bazkaria eta Joxe Mendizabalekin erromeria izango ditugu, besteak beste. Zigoitia Euskaraz 2026: egitaraua (pdf)