Zerdago
Itzuli agendara
IÑAKI BERMÚDEZ & YUME TAKASAKI: "Munduko Kantuak"
MusikaesKulturklik

IÑAKI BERMÚDEZ & YUME TAKASAKI: "Munduko Kantuak"

2026(e)ko irailaren 13(a), igandea

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak musika klasikoaren melodia ezagunenak hartuko ditu berriro ere, Iñaki Bermudez saxofoi-jotzaile bizkaitarraren eta Yume Takasaki piano-jotzaile japoniarraren eskutik. Kontzertua, “Munduko Kantuak” izenburuarekin, irailaren 13an izango da, 12:00etan. Bertaratzen direnek musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dute, historia, artea eta memoria uztartzen dituen ingurune berezi honetan. Bilboko hilerrian emandako aurreko kontzertuen ostean, bi artistak bueltan datoz musika-proposamen berri bat eskaintzeko; bertan, saxofoiak eta pianoak elkarrekin hitz egingo dute, musika klasikoaren historia markatu duten konposizioen bidez. Kontzertua Bilbao Zerbitzuakek urtean zehar Bilboko Udal Hilerrian antolatzen duen kultur egitarauaren barruan kokatzen da. Nazioarteko oihartzuna duten artistak Bermudez Sopelan jaio zen, eta Espainian, Belgikan eta Frantzian egin du bere ibilbidea. Bartzelonako, Bruselako eta Pariseko goi-mailako musika-ikastegi entzutetsuetan trebatua, bakarlari-lana eta ganbera-musikako proiektu ugari uztartzen ditu, eta nazioarteko hainbat lehiaketatan saritu dute. Gainera, irakasle gonbidatu gisa, lan pedagogiko handia egiten du hainbat herrialdetako kontserbatorioetan eta topaketa espezializatuetan. Bestalde, Takasakik oso goiz hasi zituen musika-ikasketak bere jaioterrian, Yokohaman. Ondoren, Tokioko Musika Eskolan eta Parisko Goi-Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean jarraitu zuen trebatzen, eta pianoan zein ganbera-musikan espezializatu zen. Bere ibilbide profesionalean, Frantziako eta nazioarteko hainbat talde eta bakarlarirekin aritu da elkarlanean