Zerdago
Itzuli agendara
Arabako Antzinako Musika Astea 2026: Lebekie Ahotsak & Lohi Ensemble
MusikaKulturklik

Arabako Antzinako Musika Astea 2026: Lebekie Ahotsak & Lohi Ensemble

2026(e)ko irailaren 14(a), astelehena

Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz

Gasteiz, Araba

Gratis (con invitación)

2026ko Arabako Antzinako Musika Astearen barne. Interpreteak Lebekie ahotsak Maite Arciniega, sopranoa. Lorena Níñez, altoa. Gotzon Etxeberria, tenorra. Jabolo Sagastume, baxua. Lohi ensemble Aitor García de Vicuña Jon Bellido Errenazimenduko Kontzertua Eta Musika Elektronikoa Ikuskizun honen dinamika gai eta bariazioko etengabeko joko batean oinarritzen da. Lehenik eta behin, jatorrizko bertsioa eskainiko da: Lebekie Ahotsak taldearen eskutik, Verdelot eta Marenzioren madrigalak entzungo ditugu a cappella, lau ahotsetara, madrigalak Errenazimentutik Barrokoaren atalaseko garaira arte zer bilakaera izan duen azpimarratuz. Pieza horiek unean bertan grabatu eta erabiliko dira, Lohi ensemble taldeak estudioan egindako haien grabazioekin batera; azken horrek musika teknologiako hainbat tresnaren bidez hartuko du parte piezetan. Hala, Errenazimenduko sonoritatearen ondoren, bertsio berriak proposatuko dizkigute, grabatutako materiala buztina balitz bezala erabiliz, disekzioaren, bereizketaren, gainjartzearen zein bariazioaren bidez, konposizio piezei esanahi berria emateko aukera irekita. Era berean, jatorrizko gaiaren eta haren bariazioaren arteko ordena aldatu egin ahalko da, era guztietako elkarrizketak sortzeko bi bertsioen artean.