Zerdago
Itzuli agendara
Hiru bit: "Bideojokoen inguruko analisi eta elkarrizketa emozionalerako gunea"
ErakusketaKulturklik

Hiru bit: "Bideojokoen inguruko analisi eta elkarrizketa emozionalerako gunea"

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis

Hiru bit komunitatean esperimentatze prozesuak abian jartzeko Plaza_Co deialdian hautatutako proiektuetako bat da. Hiru bit topaketa zikloan, zerk mugitzen, kezkatzen eta konektatzen gaituen elkarrekin aztertzeko tresna bat bihurtzen da bideojokoa. Garaiko indarkeria, antsietate eta ziurgabetasunen aurrean, elkarrekin jolasteko, esperimentatzeko eta pentsatzeko elkartuko gara. Saio bakoitzean gai jakin bat jorratuko dugu, bideojoko nagusi batetan oinarrituta; irakurketa klub batean bezala, baina jokatuz. Esperientzia partekatutik abiatuta, hitz egiteko, sentsazioak, bizipenak eta zaintzak trukatzeko, eta munduan nola bizi garen elkarrekin hausnartzeko espazio bat zabalduko dugu. Zer sentitzen dugu besarkatzen dugunean? Abesten dugunean? Ordaintzen dugunean? Hiltzen dugunean? Hurrengo saioak: Ekainak 16 – Familiak eta hazkuntza. 05 Bideojokoa_LISA: THE PAINFUL (2014) Hiru Biteko azken saio honetarako, gure etxeetako egunerokotasunean sartuko gara, eta, zehazki, familiaren kontzeptuan. Jaiotzen garen familia, aukeratzen dugun familia, estropezu egiten dugun familia, sortzen duguna, bateko, biko, seiko familiak, seme alabarik gabeko familiak, txakurren eta katuen familiak. Ereduzko familiak, familia desegituratuak, familia berreratuak. Aukeratutako hazkuntza, behartutako hazkuntza eta ez-hazkuntza, hori guztia gure azken jokoak zalantzan jarrita eta etsita: Lisa: The Painful (2014). Aurreko saioak: Maiatzak 12 – Ikusleak munduaren amaieran. 04 Bideojokoa_UMURANGI GENERATION (2020) Gizateriak munduko hainbat amaierei egin behar izan die aurre. 2000 efektua, maien egutegiaren amaiera, 1000. urteko apokalipsia Europan... Hala eta guztiz ere, zutik jarraitzen dugu. Saio honetan Umurangi Generation (2020) bideojokoaz hitz egin dugu, alarma-egoera batean murgildutako errealitate bati argazkiak aterako dizkion lehen pertsonako jokoaz. Gure errealitateak berriz testuinguruan kokatzen saiatu gara, eta gaur egun gizarte gisa bizi ditugun aldaketak kudeatzen lagunduko diguten tresna kolektiboak aurkitzen. Apirilak 14 – Algoritmoa eta gaininformazioa. 03 Bideojokoa_HYPNOSPACE OUTLAW (2019) Milioika pertsonaren bizitzak, proiektuak eta kezkak poltsikoetan daramatzagu. Koloreek, zaratak eta mugimendu etengabeek zentzumenak lausotzen dizkigute. Gure burmuina entretenitzera ohitzen gara minutuoro, baina prest al gaude hainbeste informazio kudeatzeko? Nola eragiten digu gure osasunean? Hypnospace Outlaw (2019), win95 simulagailu bat, lagungarria izango zaigu bere hastapenetan Internet nolakoa zen eta gure online bizitza soziala nolakoa zen gogoratzeko. Martxoak 24 – Fedea, erlijioa eta espiritualtasuna. 02 Bideojokoa_JOURNEY (2012) Dagoeneko oso urrun zegoela uste genuen, baina gero eta presenteago sentitzen dugun espiritualtasunaren gorakadaren aurrean gaude, baina erreala da ala ekintza performatiboa besterik ez? Noraino irits daiteke gizakia zentzu bila? Saio honetan Journey (2012) obrari buruz hitz egingo dugu eta Jenova Chenen diseinuan sakonduko dugu, bere sentsibilitateaz eta erakuts diezagukeen guztiaz. Otsailak 17 – Lana, prekarietatea eta alienazioa. 01 Bideojokoa_PAPERS PLEASE (2013) Zergatik jolasten gara lanera? Lehenengo saio honetan, lanarekin dugun harremanari buruz hitz egitera gonbidatzen zaituztegu, baita horrek gure gorputzei eta aisialdirako espazioei nola eragiten dien azaltzera ere. Bideojoko nagusia Papers Please (2013) izango da, eta hari gidari gisa erabiliko dugu narratiba eta agertoki desberdinak zeharkatzen ditugun bitartean.