Zerdago
Itzuli agendara
"Txiri-txiri"
BesteesKulturklik

"Txiri-txiri"

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis

Talde-sorkuntzarako gunea, non helduok txikiei beren ibilbidean lagunduko diegun, esploratuz, deskubrituz eta elkarrekin sortuz. Saio bakoitzak abiapuntu bat izango du, baina ez helburu zehatzik izango. Espazioa jolasgune librea izango da jakin-mina pizteko, pertsona bakoitzaren erritmo eta interesarekiko errespetutik sormena sustatuz. *Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest! Hurrengo saioak: Irailak 15 – Zintzilik Ikasturteari goitik behera emango diogu hasiera. Zintzilik dagoena begiratu, ukitu, astindu, usaindu eta entzungo dugu. Urriak 6 – Siluetak Pieza galduak beren lekuaren bila dabiltza. Siluetek bakoitzaren lekua aurkitzen lagunduko digute.