Zerdago
Itzuli agendara
Liburu-aurkezpena: "Conexiones"
ErakusketaKulturklik

Liburu-aurkezpena: "Conexiones"

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Salón de actos KMK (Convento de Santa Teresa)

Donostia, Gipuzkoa

Gratis

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena: Conexiones (Gustavo Ariel Schwartz) Conexiones lanak zientziak eta humanitateak nahasten dituen esplorazio-abentura bat planteatzen digu. Giza esperientziaren konplexutasuna aztertuko dugu hemen. Edo, gutxienez, arte, literatura edo zientzia gisa adierazten den konplexutasunaren zati hori. Garunak nola funtzionatzen duen ulertzeak artea eta literatura ulertzen lagun diezaguke. Eta, aldi berean, literatura eta artea garunaren funtzionamendura iristeko leiho bihur daitezke. Liburu honetan zientziak eta humanitateak (bi noranzkoetan) lotzen dituzten ibilbide horiek aztertuko ditugu, bai eta diziplinen arteko eskualde mugakideak ere. Gustavo Ariel Schwartz fisikoa, idazlea eta "mestizatzailea" da. Fisikan doktoratu zen Buenos Airesko Unibertsitatean eta ikerketa-egonaldiak hainbat herrialdietan egin ditu; gaur egun, C.S.I.C.-eko zientzialari titularra da, eta Donostiako Materialen Fisikako Zentroan egiten du ikerketa-lana. Mestizajes programaren sortzailea eta zuzendaria da Donostia International Physics Center-en. Programa horren helburua artearen, zientziaren eta humanitateen arteko mugak esploratzea eta urratzea da. 2016an, Realidad Conexa ikus-entzunezko proiektua koordinatu zuen, eta 2017an #Nodos lan kolektiboa argitaratu zuen. Azken lan horretan, diziplinaz gaindiko ezagutzaren aukerak aztertzen dituzte mundu osoko ehun zientzialari, idazle, artista eta pentsalari inguruk. Partaideak: Gustavo Ariel Schwartz; Luisa Etxenike.