
Galdakaoko Jaiak 2026: "Gota"
2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea
Galdakao
Gratis
Galdakaoko 2026ko Santakurtzetako jaien barne. -MAX 2026 saria kaleko ikuskizun onenari -FETEN 2026 Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria Klown eta magia. Adina: +4 urte Hodeien sabaiaren azpian, kalean ontzi bat ura biltzen ari da. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etangabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat. Gota kale-proposamen bat da, non magia nouvelle eta clown garaikidea elkarturik doazen. Objektuen manipulazioa, antzerki fisikoa eta komikotasuna hizkuntza poetiko, sentikor eta pikaro batez hitz egiten duen isiltasun batean. Sorkuntza: Yves Sheriff Zuzendaritza: Leandre Ribera Pailazoa: Txema Muñoz Kanpoko ikuspegia: Claire Ducreux Jatorrizko soinu-banda: Lluis Alba Jantzia: Judith Dress Art. Jatorria: Cataluña